PRIBATUTASUN-POLITIKA
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (DBEO) (EB) 2016/679 Erregelamenduan eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoan (DPBEDBLO) xedatutakoa betez, SWAP ENERGIAk jakinarazten dizu webgune honen bidez zure datu pertsonalak nola tratatzen diren.
NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?
Tratamenduaren arduraduna SWAP ENERGIA SA da, helbidea: Avenida Errekalde 33, 2. solairua, 20018 – Donostia; IFK A75128660; Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta, Sozietateen Liburuko 2688. liburukian, 132. folioan, SS-37299 zenbakiko orrian, 1. inskripzioan.
ZEIN DATU PERTSONAL BILTZEN DITUGU?
SWAP ENERGIA SAk honako datu-kategoriak tratatuko ditu:
a) Merkataritza-komunikazioak bidaltzeko:
- Izena, abizenak, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa.
b) Gure hautaketa-prozesuetan parte hartzeko:
- Identifikazio- eta harremanetarako datuak.
- Datu akademikoak.
- Datu profesionalak.
- Zure profil profesionala ezagutzeko ezinbestekoak diren datuak.
c) Kontsulta, iradokizun edo eskaintza-eskaera bat egiteko:
- Identifikazio- eta harremanetarako datuak.
Erabiltzaileak hirugarrenen datuak ematen baditu, SWAP ENERGIA SAk ez du bere gain hartzen hirugarren horiei beren datuak jakinarazteak eragin diezaiekeen ondorioen gaineko erantzukizunik, kontuan hartuta erabiltzaileak SWAP ENERGIA SAri egindako jakinarazpen hori guztiz borondatezkoa, baimendua eta eskatu gabekoa dela.
ZERTAN OINARRITZEN GARA ZURE DATUAK TRATATZEKO?
Zure baimenean: kontsultak egiteko, edozein bitartekoren bidez —bitarteko elektronikoak barne— merkataritza-informazioa jasotzeko eta gure hautaketa-prozesuetan parte hartzeko.
Kontratuaren betearazpenean: dagoeneko gure enpresako bezeroa bazara.
Gure interes legitimoan: webgunearen eta gure zerbitzuen erabileraren analisiak egiteko.
Kontratu aurreko neurriak aplikatzean eta zure baimenean: borondatez parte hartzea erabakitzen duzun hautaketa-prozesuak kudeatzeko.
ZERTARAKO TRATATZEN DITUGU DATUAK?
SWAP ENERGIA SAk erabiltzaileen datuak hainbat helbururekin tratatzen ditu:
a) Informazio-eskaerei erantzuteko.
b) Merkataritza-komunikazioak bidaltzeko, betiere erabiltzaileak berariazko baimena eman badu.
c) Gure hautaketa-prozesuetan kontuan hartzeko.
d) Webgunearen erabileraren analisiak egiteko (kasu honetan, datuak anonimizatu egiten dira).
e) Zure eskubideei erantzuteko.
NOLA LORTU DITUGU DATUAK?
Erabiltzaileak zuzenean ematen ditu datu pertsonalak gure zuzeneko kanalen bidez, hala nola gure webgunearen bidez. Erabiltzailea da emandako datu pertsonalen zehaztasunaren, indarraldiaren eta benetakotasunaren erantzulea, eta datuak behar bezala eguneratuta edukitzeko konpromisoa hartzen du. Kontrakoa jakinarazten ez digun bitartean, SWAP ENERGIA SAk ulertuko du datuak ez direla aldatu.
ZENBAT DENBORAZ GORDEKO DITUGU ZURE DATUAK?
Kontserbazioaren mugatzearen printzipioa betez, datuak helburua betetzeko ezinbestekoa den denboran soilik tratatuko ditugu.
Datuak biltzeko helburua bete ondoren, datuak blokeatu egingo ditugu dagozkion legezko akzioak preskribatzeko epea amaitu arte, eta, ondoren, behin betiko ezabatuko ditugu.
Lan-eskaintzetarako hautagaien datuei dagokienez, 10 urtez gordeko dira.
NOREKIN PARTEKATZEN DITUGU DATUAK?
Ez ditugu datu pertsonalak hirugarrenekin partekatzen, SWAP ENERGIA SAri zerbitzuak eskaintzen dizkioten hirugarrenak izan ezik; bereziki, marketin-zerbitzuak, hala nola call center baten berezko zerbitzuak, eta zerbitzu teknologikoak. Hirugarren horiek zerbitzu horiek gauzatzeko beharrezkoak diren datuak baino ez dituzte eskuratuko, eta SWAP ENERGIA SAk aplikatzen duen informazio-babesaren maila bera aplikatzeko eskatzen diegu.
Datuak epaileei eta auzitegiei ere laga dakizkieke, eskaera judizialei erantzuteko eta legezko beste betebehar batzuk betetzeko.
ZEIN DIRA DATUEKIKO DITUZUN ESKUBIDEAK?
Erabiltzaileak honako eskubide hauek baliatu ahal izango ditu dpd@swapenergia.com helbide elektronikoaren bidez:
- Baimena kentzeko eskubidea, baimena bada datuen tratamendua legitimatzen duen oinarria. Baimena kentzeak ez die eragingo aurretik egindako tratamenduei.
- Sarbide-eskubidea, zure inguruko zein datu tratatzen ari diren eta zer helbururekin jakiteko.
- Datuak aldatzeko eskubidea, datuak osatu gabeak edo zehaztugabeak direnean.
- Datuak ezabatzeko eskubidea, datuak emateko helburua desagertu bada, datuen tratamendua legezkoa ez bada, zure baimena baliogabetu baduzu edo legean aurreikusitako beste kasu batzuk gertatzen badira.
- Aurka egiteko eskubidea, zure datuak helburu jakin batzuetarako edo egoera jakin batzuetan tratatzea saihesteko.
- Tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea, datuen zehaztasuna, tratamenduaren legezkotasuna, erreklamazioen izapidetzea edo antzeko egoerak egiaztatzen diren bitartean.
- Datuak eramateko eskubidea, datuak formatu elektroniko egituratuan eta ohiko erabilerakoan jasotzeko eta beste enpresa bati helarazteko.
- Erabaki indibidual automatizatuen xede ez izateko eskubidea, pertsonari buruzko erabakiak soilik bere datuen tratamenduan oinarrituta har ez daitezen, baldin eta erabaki horiek ondorio juridikoak badituzte haren esparru pertsonalean edo antzeko eragin nabarmena badute.
Horrez gain, dpd@swapenergia.com helbidera zuzenduta, emandako baimena baliogabetu eta Pribatutasun-politikari buruzko informazio gehigarria eskatu ahal izango duzu.
Era berean, dagokion Kontrol Agintaritzan erreklamazioak aurkezteko eskubidea duzula jakinarazten dizugu; Espainiaren kasuan, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.aepd.es).
NOLA TRATATZEN DITUGU DATU PERTSONALAK?
SWAP ENERGIA SAk egokiak, beharrezkoak, zehatzak, eguneratuak eta aurretik deskribatutako helburura mugatuak diren datu pertsonalak tratatzen ditu, eta tratamendu hori modu zilegi, bidezko eta gardenean egiten du.
SWAP ENERGIA SAk ebaluatutako arrisku-mailari egokitutako neurri tekniko eta antolakuntzako guztiak eta prozedura egokiak hartu ditu, eta bermatzen du bere langileak behar bezala prestatuta eta informatuta daudela emandako informazio pertsonala babesteko.
SWAP ENERGIA SAk erabiltzailearen datu pertsonalak merkataritza-komunikazioak bidaltzeko gordeko ditu mugagabean, baimena baliogabetu edo eskubideren bat baliatu arte, eta, une horretatik aurrera, akzioak preskribatzeko epean.
Pribatutasun-politika hau 2024ko irailean berrikusi eta eguneratu zen azken aldiz.


